Eskerrik asko, mila esker

Uste dut afiliatuen gehiengoarekin bat natorrela, Gabonak bezalako horren bereziak diren festak berehala datozela pentsatzean, horren zoritxarrekoa eta desegokia izan den 2020. urtea behin betikoz gainditzea gure nahirik funtsezkoena izan behar duela.

Osasunerako, lanerako eta, oro har, ekonomiarako COVID-19a ekartzen ari den ondorio hilgarriak ebaluagaitzak dira oraindik. Dena den, iritzi gehienak bat datoz, txertoen eraginez, goiz baino beranduago, birusa suntsituta geratuko den arren, bere eraginak luzaroan  jarraituko dutela  gurea bezalako sistema kapitalistan, nagusi den ideologia neoliberalaren hozkada suntsigarrien mende. Joaquin Estefaniak1, hitz egokiez definitzen zuen: “Lan planeta, XVIII. mendeko iraultza industrialaren hasieratik bere aldaketarik sakonenean  aurkitzen da; lanaren izaera eta gizarte kohesioaren bere erlazio bertebratzailea zalantza pean baitago”.  

Horregatik, CCOO Irakaskuntza erne egongo da planteatuko diren egoera ez<berdinen aurrean:  Irakaskuntza publikoaren alorrean -funtzionario eta lan legepeko langileen negoziazio mahai ezberdinak harrigarriki abian jarri ondoren-; Itunduan -hainbeste borrokatu den hitzarmena aplikatzeko arazo handiekin-; EHUaren alorrean, non, Errektoretza taldean eman diren aldaketek lan mahai ezberdinetan hurbiltasun gehiago eragin behar duten; eta, azkenik, Gizarte Interbentzioaren horren zurrunbilotsua den munduan, bere lana gutxi onartzen delako enpresa munduarekin  beti borrokan eta, zoritxarrez, baita instituzionalarekin ere.

Dena den, 2020ko azken zenbaki honen editorialak, funtsean, CCOO Irakaskuntzaren afiliatuei esker zintzoenak emateko da. Zorionez, bukatzen ari garen  horren korapilatsua izan den urtean izandako etengabeko arduragatik, mila esker. Esker mila, egoerak eskatzen zuen mailan jarduten jakiteagatik, martxoaren 14 hartan pentsaezina zen moduan denbora gelditu zenean, alarma egoera deklarazioaren ostean. Eskerrik asko, eska zitekeen baino haratago joaten jakiteagatik, berrikuntzaren, iraunkortasunaren, elkartasunaren eta profesionaltasunaren bidez. Mila esker, sindikatuan jarritako konfiantzagatik, osasun krisialdian kudeaketa instituzional txarrak eragindako mobilizazioetan laguntza behar izan dugun bakoitzean. Eta mila esker aurreratuak,  ireki berri den batzar prozesuan afiliatuok izango duzuen partaidetza eraginkorragatik, sektoreko eta lurralde-batzarretan, Gabonetako oporretatik bueltatzean. 

Bidali dizuegun Gabonetako zorio-postalean azaltzen den asmo berberaz bukatu nahi dut: “Urruti, bai; baina, bakarrik, inoiz ez. Mila esker, zuon gertutasunagatik” 

Bihotzez, elkartasunez, eskerrik asko.

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Imagen del autor

Pablo García de Vicuña

Secretario general de FECCOO Euskadi


Autoría