Irailak 15eko greba, hezkuntzako sektoreen arteko adostasunik ezaren adierazpen logikoa

Euskal irakaskuntzaren bost sindikatuek irailaren 15eko grebarekin, Eusko Jaurlaritzak eta bere Hezkuntza Sailak erakutsitako jarrera intrantsigentearen aurkako protestak bukatuko liratekeela adierazi zuten. Euskal gizartearen gehiengo batek bere buruari egin zizkion galderak honako hauek izan ziren: zergatik? Irakaskuntzaren langileak ez ote dira sentiberak gizarteak -ahal duen neurrian- eskola jarduera normalizatzeko beharraz? Honela, ez ote zaio ikasturte hasiera atipiko bati tentsio handiagoa emango? Aldarrikatutako greba bezalako horren neurri gogorrak hautatzeko, nahikoak ote dira arrazoiak?

.

Guztiak galdera justifikatuak baina osatugabeak  berarekin ez bazeramaten antzeko beste batzuk hauek ere beharrezkoak: zer eskatzen diete sindikatuek Hezkuntza Sailari? Honek zergatik ez die bi hilabetetan erantzun? Zer dela eta gobernarien halako jarrera oztopatzailea?  Aurreko kontseilariak zergatik eman zituen aginduak Euskadiko unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako 40.000 langile baino gehiagoren legezko ordezkariekin bildu gabe? Nola arrazoitzen da harreman horien etena? Ez al da, beti, negoziatu behar lanpostuetako segurtasuna enpresen eta langileen artean? Modu nabarmen  iraingarrian,  zergatik saihestu ditu Kontseilaritzak sindikatuekiko bilkurak? Pandemia eta urduritasun orokorreko garai hauek  boterea eman ote dio norbaiti bere kabuz jokatzeko, lan duina eta ahalik eta seguruena  bermatzen duten proposamenak kontuan hartu gabe, sindikatuak baztertuta erabakitzeko?  

Bi galdera sorta hauek  aldi berean adieraziz gero, garbi da euskal hezkuntza gatazka zein lekutan dagoen ulertu egingo dela: hau da, alor bakoitzetiko baieztapenak inolako adostasunik gabe; aldarrikapenak, aldi batek zein besteak berehalako irtenbiderik ikusten ez duelarik; informazio kontraesankorrak egoera gero eta gehiago nahasten dutenak. Elkarguneak bilatu ordez, diferentziak ereagotzen dituzten prentsa titularrakak.

Egoera horrela erakutsita, pentsa genezake bi aldeok neurri berean  garela errudun eta bioi egotzi behar zaigula egoerari irtenbidea aurkitzeko borondate urria. Baina horrela pentsatuz gero, oker egongo ginateke ondoren azalduko ditugun arrazoiengatik. Ikus dezagun, beraz, pilota teilatuko zein aldetan dagoen:

Bat. Gobernuaren bidegabekeria. Sailak erakutsi duen nagusikeria jarrera kontuan hartuta bakarrik uler daiteke,  hezkuntza eragileek egin duten hautaketa:  negoziatu eta entzun behar dituenak    zenbaitetan aukeratu eta bestetan baztertu.

 

Bi. Pandemia kudeatzean inprobisazioa. Gure Hezkuntza Kontseilaritza Estatuko azkenetakoa izan da ikasturte hasierari buruzko aginduak ematen eta pandemariaren zabaltze une gorenean egin behar izan du, informazio urriaren aurrean, gizarte eskabideak eraginda.   Badirudi udarako lana guztiz urria izan dela,  ikasturtea egoera 1ean hasiko zelakoan, hots,   normaltasun osoan. 

 

Hiru. Jarrera inkoherentea. Sailak jokaera bikoitza erabili du: alde batetik, beste erakundeetatik dokumentazioa etorri zaion era kritikatu du (Azken Konferentzia Sektorialaren   gomendioetan abstenitzeko arraoietako bat izan zen, testua bilkuraren 12 ordu lehenago jaso zutela argudiatuta, aztertzeko denborarik gabe) eta, bestetik,  amore-emaile, bere kudeaketari dagokionean (Uriarte kontseilari ohiak joan den abuztuaren 28an irakurritako aginduekiko testua, bideokonferentzia hasten zen une berean jaso zuten sindikatuek, komunikabideek eta hiritarrek). 

 

Lau. Argudioen funtsik eza. Informazio berria eskaintzea (mila irakasle gehiago kontratatzeko aukera, garbiketarako langile subkontratatuak gehitzeko negoziatzea, ikastetxeen konektabitatea hobetzea, ikastetxe bakoitzean COVID arduraduna izendatzea…) prentsa titularretan baino ez da geratuko garapen osagarririk ez badu: Sailak uztailetik jakin badaki  20 ikasle gainetiko ratioekiko gela kopurua zenbat den eta ez luke ikasturte hasierari itxaron behar esleipena egiteko; garbiketarako langileen kontratazio poltsak baditu, eta azken aste honetararte ez ditu erabili; ikastetxeek ez dakite oraindik, Internet-eko datu kudeaketen abiadura eta edukiera gehituko zaizkien; izendatu dira, azkenik, COVID arduradunak, ordu krediturik gabe, ordea; hori dela eta, funtizio hori bakoitzarenei erantsi beharko zaie. 

 

Duela gutxiko eta asmo oneko artikulu batean Juan José Álvarez-ek1  zera zioen: pandemia garaian hezteak proiektu kolektiboa izan behar du, partekatua, gure gizartea egungo testuinguru kritikoa gainditze etorkizunera eramango duena. Ezer esatekorik ez, Bildarratz Kontseilari berria ulertzeko gai bada bere Saileko lanari, ahalik eta azkarren konpondu beharreko  defizit eta hutsunez ematen diola hasiera. Sindikatuen konfiantza minimo historikotan du eta bere ardurapean dago egoera hau iraultzea. 

 

Egungo egoera hezkuntza nahaste-borrasteaz definitzen ez badugu ere, Josep Ramonedak egiten duen bezala, egia da, egungoa bezalako ziurgabetasun garai hauetan konplizitateak bilatzen jakin behar dela leku guztietan; espiritu kolaboratiboarekin lan egin, aurrean daukaguna baino etorkizun argiagoa eraiki ahal izateko.  Eta horretarako, harremanetarako malgutasuna  behar da, hezkuntza Administrazioaren jarrera negoziatzailea, mugak zehaztu bai baina baita arriskuei eutsi ere eta  gizarte erantzukizuna bere gain hartu, orain arte ez baitu hlrrelakorik rakutsi. Negoziatzeko lan egutegi osoa behar dugu, hasierako elkarretaratzearen hitz onak zehaztuko dituena. Ezin dezakegu elkartzeko aukera  eragozten duen impasse honetan jarraitu. Irakaskuntzaren langileek ez lukete ulertuko  ezta euskal gizarteak ere.   

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Imagen del autor

Pablo García de Vicuña

Secretario general de FECCOO Euskadi


Autoría