Hilabete motza, baina egitekotsua

Bukatzear dagoen hilabetea Arlo publikoan Irakaskuntzak burututako jarduerari dagokionez, oso egitekotsua izan da. Orain daukagun koordionazioari esker, EH Bilduk eskatuta, parlamentuko konparezentzia batean izan gara, enpleguari buruzko gure proposamenak azaltzeko. Guztiau, gizarte kohesio gisa, Zerbitzu Publikoen garrantziari buruzko hausnarketa Mahai batean, Negoziazio Kolektiboaren eta Euskadiko Jarduera Sindikalaren federazioen arteko jardunaldian. Gainera, gai honi berari buruz, intersindikalean parte hartu dugu, hurrengo bi hilabeteetan burutuko ditugun mobilizazioetan bukatuko direnak.

Zerbitzu Publikoei dagokienez, nolabaiteko adostasuna dago ondorengo honakoan: gutxienez, Espainian eta Euskadin,  Espainiako konstituzioan jasotzen diren oinarrizko eskubideetara berdintasunean heltzeko  funtsezko bermeak direla: osasuna, hezkuntza, justizia, hiritarron  segurtasuna, garraio publikoa. Dena den,  adostasun hori gainbeheratzen da inguruko herriekiko ezinbesteko konparazioarekin.   Joera politiko ezberdinekoak izan arren,  azken gobernuek onargarria baino handiagoa  den maila europar batean gaudela uste duten bitartean, datuek erabat ezberdina den errealitatea erakusten dute: Eurozonako (gogoratu dezagun, euroa moneta duten EBeko  herriak direla) batezbestekoarekin bakarrik konparatuz gero, gizarte babesari, osasunari hezkuntzari eta zerbitzu publiko orokorrei dagokienez, BPGean egiten den inbertsioaren   aldea -negetiboki- ia bi puntutakoa da (2018ko  datuak).   

 

EHAEko datuak ez dira hobeak. Euskal Hezkuntza publikoak, esaterako, %25 gainetiko  behin-behinekotasun portzentajeak  ditu, generoz desorekatua dago (emakumeengan Haur eta Lehen Hezkuntzan ia %90 da eta %60 baino gehiago Bigarren Hezkuntzan) eta iraunkortasuna duten langileetatik erdiak baino gehiagok 50 urteren gainetik dago.  

 

Horregatik guztiagatik, zera ondorioztatzen da: 2021. urte honetarako euskal enplegu publikorako aukerak  ez dirudiela iragarpen ofizialek aldarrikatzen dituzten bezain pozgarriak izango direnik. Alde batetik, itxi gabeko LEPek eta  behin-behinekotasun  neurrigabeak sortzen duten ziurgabetasun handiagatik. Bestetik, enplegu publikoa duinarazteko erakundeen ardura urriagatik. (adibide adierazgarririk gisa, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra, erabat eraginkorra  lortzeko  interes urria).  

 

Politika publikoek funtsezko egitekoa bete behar dute, ekitate handiagora eta aberastasunaren banaketa hobeagora hurbilduko gaituen produkzio-ereduaren beharrezko aldaketa sustatzeko. Dagoeneko urruti geratzen den 2013an, horrela ulertzen zuen Espainiako herritarretatik %35 baino gehiagok. Pentsa daiteke, beraz, azken urteotan, bereziki, COVID-19 beldurgarria agertu dela eta, portzentajea handiagotu egin dela.

Hilabete honetan ere, oroitzapenezko egun garrantzitsuak izan ditugu, hala nola, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna. Aldizkariaren zenbaki honetan honi buruzko informazioa jaso ditzakezu.

Irakaskuntza Itunduaren sailak, Akordioa sinatu zuten patronalek azaldu dituzten etengabeko irregulartasunak salatu ditu. Izan ere, lortzeak hainbeste lan eman duen Akordioa aplikatzeko unea luzatzen dihardutelarik. Abian jartzeko denbora tartea gero eta txikiagoa da eta ez ezartzeak sortutako arazoak oztopo bihurtzen ari dira eta enpresarien jarrera aldaketa eman ezean, arazoa hauzitegietan buka daiteke. 

 

Gainera, Aldizkariak ohiko atalak dakartza “-El lápiz de…”  zer esana franko eman, baina oraindik lehen urratsak baino erakusten ez dituen  LOMLOE lege honentzako curriculum berri baten beharrari buruzko artikulu interesgarri batekin eta “Ellas nos marcan el camino”; bertan, ikasten jarraituko dugu emakumeek gure historian zehar,  bete duten papera, aintzat hartu ez  baina garrantzitsua izan dena.  

 

Bukatzeko, azken antolaketetan dagoen  Irakaskuntzaren XIII Biltzarrari buruzko informazioa emate dugu, apirilaren 24an bildu eta hurrengo lau urtetarako zuzendaritza taldea berrituko duena. 

 

Gozatu Gaiak zenbaki honekin, gutxienez prestatzean geuk egin dugun bezainbat.

Escribir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Autoría

Imagen del autor

Pablo García de Vicuña

Secretario general de FECCOO Euskadi


Autoría